Larreko Eskolatik

Sarrera

CD-an eta partituretan argitaratu ditugun doinu hauek lau urte hauetan sortu ditugu (2012-2016). Doinu bat nola sortu lantzen aritu gara. Ariketa moduan modu errez batzuek probatu ditugu. Adibidez Fandango, arin-arin edota kalejira ezagunen hasiera kopiatu eta doinu melodikoa hau aztertu eta marrazten duen kurba ariketa bihurtu dugu. Ikasleentzat izango zen errepertorioa sortu nahi genuenez errazera jo dugu; melodia errazak, konplikazio tekniko handirik gabeak sortzen saiatu gara. Tonu ezberdinetara joan garenean hor ere oso erraza izango zen lerro melodikoa asmatzen saiatu gara. Batzuetan oso argi ikusten da zein doinutik hartu dugun hasiera. Hemen azpian agertzen da nondik hartu ditugun hasiera batzuk.