Guri buruz
Tirikitrauki musika dendaren ateak 1998. urtean ireki genituen, nahiz eta urte gehiago daramatzagun mundu honetan murgilduta.
“Zero Sette”, “Armando Bugari”, “Pier Maria”, “Castagnari” eta “FBB Fabio Balone Burini ” esku soinu eta trikitixen banatzaile ofizialak gara. Hauek, berriak eta bigarren eskukoak lor ditzakezu. Honetaz gain alokatzeko sistema interesgarri bat ere badugu.
Panderoetan, aukera zabala daukagu eta bertakoak diren instrumentu gehiago ere baditugu.