Zumarragako trikitixan biografia eta KD´a.

6,00 

Zumarragako trikitixari buruzko liburua eta KD-a. 

EGILEA: ANTXIÑE MENDIZABAL ARANBURU
Zumarragako Trikitixak trikitiaren historian leku seinalatua du, nahiz eta, ziur aski, inoiz ez den trikitixarik ortodoxoena izan; aitzitik, Zumarragakoak aitzindariak, berritzaileak eta heterodoxoak izan dira eta hortik datorkie sona eta ospea. Trikiti doinua baserri girotik kalera jaitsi zuten lehenengoetakoak izan ziren, baita diskoa grabatu zuten aurrenekoak ere, eta euskaraz ez ezik, trikitixa gazteleraz ere abestu zuten estreinakoak. Horregatik guztiagatik majo goraipatu dituzte batzuek, baita gogor kritikatu ere beste batzuek baina, esanak esan, Zumarragakoek beste jarraitzaile gutxik izan dute.
Hala ere, Zumarragako Trikitixa ez da bat bateko eta bere kasako sorkuntza izan, transmisio kate luze baten maila baizik, horregatik eman zaio lan honetan garrantzi berezia Zumarragako Trikitixak ia mende oso batez bizi izan duen testuinguruari. Horrenbestez, Zumarragako Trikitixa trikitiaren historiaren ispilua da, zalantzarik gabe, infernuko hauspoa eta sasiko musika tresna zen garaitik hasi eta gure kulturaren bereizgarri bihurtu den arteko urteak ezagutu baititu. Zumarragakoek, ordea, beti eutsi izan diote trikitia egiteko eta ulertzeko berezko moldeari eta horregatik bihurtu dira klasiko.

Lotutako produktuak

marka hauekin egiten dugu lan:

Lotura interesgarriak

www.euskaljantziak.com (Baserritar jantziak)
www.trikitixa.eus (Euskal Herriko trikitixa elkartea)
Gerdad Termes (Euskal Herriko trikitixa elkartea)