Primi Erostarbe. Itzalari dantza

12,00 

Liburua + Diskoa

Primi Erostarberen biografia.

“Artean plaza publikoa goi eta behe gizonek hartua zutenean, giro hartan bere lekua egitea lortu zuen lehen emakume trikitilarietako bat izan zen Primi Erosrtarbe Etxeabarria.

Panderoa izan zen haren tresna, eta hura bezainbat, ahotsa, irrintzia. Garaiko txapelketetan aldearekin nabarmendu zen —tartean, hitzak sartzen zituelako irrintzi egin bitartean—, eta haren jarrera biziak eta deliberatuak ere egin zuen ezagun. Baita umore-senak ere.

1907an sortu zen Oñatiko Araotz auzoan, eta inguruko koplari tradiziotik edan zuen zuzen. Hain justu, mundu zahar hura 1970eko hamarkadan suspertutako kultur munduarekin lotu zuenetako bat izan zen. Donostian igaro zuen bizialdiaren zati handien; han hil zen, aurten duela 30 urte.”

Agian hau ere interesatuko zaizu

Lotutako produktuak

marka hauekin egiten dugu lan:

Lotura interesgarriak

www.euskaljantziak.com (Baserritar jantziak)
www.trikitixa.eus (Euskal Herriko trikitixa elkartea)
Gerdad Termes (Konpontzaile ofiziala Katalunian)