Maltzetaren biografia eta Kd´a.

12,00 

MALTZETARI BURUZKO LIBURUA, BERE KANTUEKIN OSATUTAKO KD-A.

Aizpurutxo, Elosua, Gorla, Pol Pol, Irukurutzeta, Zargoate, Madarixa, Aingeru Guarda, Urrategi, Martitte, Oleta, Agiñeta eta berriro Aizpurutxo, "kapitala". Erromeria leku ezagunen zirkuitu opari horri buelta osoa emanez gero, erdian geratuko liratekeen baserrietako bat zen Maltzeta Etxetxo, Juanito Garateren jaiotetxea.

Aita eta osabak dultzaineroak izanik, handia zen kutsatzeko arriskua, eta bai gozo kutsatu ere Juanito mutil koxkorra, bereziki Gelatxo Irukurutzetan jotzen ikusi eta gero.

Afizioak, Elgeta eta Sakabiren bultzadarekin, zirkulu hori gainditu eta Aia eta Asteasu aldera eraman zuen lehenik, ezin konta ahala bazterretara gero. Erromerien bete-beteko garai hartan, soinu jotzailerik estimatuenetakoa izateaz gain, herriak bereganatutako hainbat piezaren egile izateko meritua eta ohorea izan zuen.

Ustegabeko berrikuntza ekarri zuen gero, alaba Mamen, artean neska koxkorra zela, laguntzaile hartu zuenean, pandero jotzen eta "aupa aitatxo!" oihu adore-emaileen artean kantatzen. Neska koxkor baten bizipoza txertatuz, freskatu estimagarria eman zion trikitixa zaharrari.

Bere bizitzako azken urteetan, Azkoititik Hondarribira aldatuta, jotzeari eta pieza berriak sortzeari inoiz utzi gabe, lan asko egin zuen irakasle eta trikitixaren zabaltzaile moduan.

Lotutako produktuak

marka hauekin egiten dugu lan:

Lotura interesgarriak

www.euskaljantziak.com (Baserritar jantziak)
www.trikitixa.eus (Euskal Herriko trikitixa elkartea)
Gerdad Termes (Konpontzaile ofiziala Katalunian)