Denda

Zuriak eta beltzak jotakoak

Zuriak eta beltzak jotakoak

ZURIAK ETA BELTZAK JOTAKOAK

erretratu zaharrez osatutako argazki-liburua

Prezioa: 20,00€

Liburu hungikarri honetan, XX. mendeko trikitixaren errepasoa egin da irudiak baliaturik, EHTEk bere artxiboetan dauzkan argazkien lagin bat harturik eta erregistratuta dauzkan argazkiak kontutan hartuta.

Molde ezberdinetako enkuadreak ikusten dira, bakarka, taldean, erromerian, kalejiran, atarian, sukaldean … Begien gozagarri! Trikitixak Euskal Herri osoan izan duen eta daukan garrantziaren adierazgarri!

Tamalez, ez daude EHTEren datu basean izan diren eta oraindik ere badiren hainbeste trikitilari edo panderojoleren irudiak. Deialdia egin nahi genuke beraz, etxeko kutxa gotorretan ondo gordeta dauden altxorren kopia bat EHTEren esku jartzeko, ez nahitaez beste argazki liburu bat ateratzeko, etorkizunean erregistroa gera dadin baizik, eta beti jabearen baimenarekin dudarik gabe.

atzera itzuli
© 2016 Tirikitrauki · Oria etorbidea 10, 303 bulegoa · 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa · Tel/Fax +34 943 372817 · Mugikorra +34 606 435004
A | xhtml | CSS - Iametza interaktiboak garatuta