Lotura hasierara

Trikitixa sortzeko web aplikazio aurreratu baten aurrean zaude, trikitixa bere zentzu zabalenean ulertuta (musika eta zenbakiak), horixe baita gure hizkuntza eta kulturaren adierazpideetako bat. Horretarako trikitixako partiturak osatzeko editorea sortu dugu. Editore hau ordea ez da trikitixan zentzu itxian oinarritzen, baizik eta musika tresna diatonikoak oro har ditu helburu. Gainera, proiektu dinamiko baten aurrean gaude, etengabe jasotzen baitira trikiti munduko adituen ekarpenak eta ondorioz etengabe ideia berriak eta hobekuntzak inkorporatzen goaz proiektura.

Besteak beste, trikitixa doinuak erreproduzituko dituen, kantuen letrak txertatuko dituen eta tresna diatonikoekin sorkuntza lanak egiten lagunduko duen aplikazioa da hau.

Horri guztiari gune parte-hartzailea gehitu zaio. Hau da, jendeak bere partiturak zintzilikatzeko gunea izan dezan nahi da, beste batek sortutako partituraren gainean egokitzapenak egin eta lan berria sortzeko aukera izan dezala nahi da. Horrela, kultura librearen aldeko egitasmo bat litzateke hau. Beraz, web aplikazioaz gain, partituren elkartrukerako webgunea ere bada.

Musika ikasteko metodoa badago, partiturak hain zuzen ere. Baina tresna diatonikoak herri musikaren adierazpidea dira eta kasu horretan urtetan zehar musika ikasteko metodoak tradizionalak izan dira, aurrez-aurrekoak eta belarriz ikasiak. Proiektu honen helburu nagusia metodo tradizional horiek informatizatzea izan da, teknologia berriak erabiliz profesionalizatzea.

Oharra: ondorengo web nabigatzaile eta bertsio hauek erabiltzea gomendatzen da, web aplikazio honek ondo funtziona dezan:

Saioa hasi

Partiturak

Laguntzailea:
Jaurlaritza