LARREKO ESKOLATIK: TRIKITIXAREKIN GOZATZEKO APUNTEAK
Apunteok ikasle, irakasle eta gurasoen lagungarri izatea nahi nuke, lantxo honek ez du bestelako asmorik. Lagungarri txikia eta irekia ezinbestez, neure buruari egiten dizkiodan galderei nolabait erantzuteko. Zer ekar genezake gaurko egoera honetara, geure esperientziatik? Onar nezake musika ez dela ume guztien barruan sartuko, baina hori ez da nahikoa arrazoi ikasle gehienak musikaren barruan ezin sarturik geratzeko.