Xabi Solano Maiza III
24,95 €
Xabi Solano Maiza trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bildumari jarraituz, liburu-cd honek honako hauek biltzen ditu: herrikoi kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, gehi argazki bilduma eder bat. 3. parte honi dagokion cd-audioak, berriz, “Solano anaiarrebak: Zaharrak berri” du izenburu. Bertan, lehen aipatutako herrikoi kutsuko 8 doinuak biltzen dira. 8etatik 4 berez herrikoiak dira, 2 trikiz eta panderoz jota eta beste 2 kantatuta. Gainerako 4etatik 2 intrumentalak dira eta beste biek, berriz, Jon Garmendia “Txuria”k idatzitako hitzak dituzte.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Lotutako produktuak
Lotura interesgarriak
www.euskaljantziak.com (Baserritar jantziak)
www.trikitixa.eus (Euskal Herriko trikitixa elkartea)
Gerdad Termes (Konpontzaile ofiziala Katalunian)









