Panderoa jotzen ikasteko metodoa’ DVDa ekoitzi du Imanol Urkizuk, trikitilari ezagunen laguntzaz.
KALEJIRA, FANDANGOA ETA ARIN-ARINA. Lau atal nagusi ditu Panderoa jotzen ikasteko metodoa DVDak. Lehen atalak Metodoa du izena, eta atal horretan daude bilduta azalpen tekniko nagusiak: oinarrizko mugimenduak, erritmoak -kalejira, fandangoa eta arin-arina jorratzen dira-, erritmo bakoitzari dagozkion oinarriak, partiturak… Adibidezko koplak atalean, Urkizu bera ageri da kopla hautatu batzuk, Bizkaikoak gehienak, ahotsez eta panderoz ematen. Audio pistak atalak doinu batzuekin praktikak egiteko aukera eskaintzen du, «karaoke gisa». Azkenik, Bideografia atalak hainbat musikariren saioak eskaintzen ditu, DVDrako Altzoko (Gipuzkoa) elkarte batean grabatutakoak: Ibon Koteron alboka jotzailea, Tapia eta Leturia, Maixa eta Itziar, Alaitz eta Maider eta Bilboko Udal Txistulari Banda. DVDa egiten lagundu dioten guztiei oso eskertuta dago Urkizu