Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak FABOREZ izeneko disko bilduma lehengo urtean abian jarri zuen. FABOREZ neska dantzara ateratzeko eskaera zen garai bateko erromerietan. Dantzarako errepertorio honetan ez dira soilik lotuko piezak biltzen (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak…) baita ere fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak.
FABOREZ 1 diskoaren ondotik honako beste egitasmo hau etorri da, disko horretan grabatu ziren kantak solfeo bidez partituretan bihurtzea. Xabi Aburruzaga izan da transkripzioen arduradun. Jon Ostolazak berak jotako piezak transkribatu ditu.
Bertan bildu den errepertorioa:
1. EN LA FABRIKA Kalejira 
2. IGO ZAITEZ PALMARA Baltsa 
3. URTE ZAHAR GAUA Pasodoblea 
4. LATZA Bolero-pasodoblea 
5. ELZISA-TXISTULARIENA Fandangoa 
6. KIZKITZAKO FANDANGOA 
7. URIGOITI Pasodoblea 
8. MENDI MENDITIK Kalejira 
9. DONOSTIAKO KALIEN Trikitixa 
10. NERE KANTUA ZERA Fox-kunbia 
11. DANTZAZALE BAZAUEZE Trikitixa 
12. AMAREN PREGUNTIA Porrusalda 
13. KAMIÑEROKUA Fandangoa 
14. SARGOATE-IRUKURUTZETA Arin-arina 
15. ZALDUN GARAIA Pasodoblea 
16. ALA PORAI! Trikitixa 
17. INKIRRINKI Porrusalda 
18. FANDANKOA Fandangoa 
19. PUTXUNIKETAN Boleroa 
20. ZIRRARA Fandangoa 









