DIATONIKOEN ALOKAIRUA (Sol-Do eta Do-Fa)
Gutxiengo alokairua: 3 hilabete
2 AHOTSETAKO diatonikoa: HILEKO: 35 €
Erosteko aukera alokatu eta gero, adibidea Castagnari Studio modeloarekin:
– 3 hilabete barruan alokatu ondoren erosita: momentuan ordaintzeagatik %15eko deskontua egiten da eta 3 hilabetez ordaindutako 105 euroak ere deskontatuko dira.
– 6 hilabetez alokatu ondoren, diatonikoa erosi nahi bada: momentuan ordaintzeagatik % 6 eko deskontua egiten da eta 6 hilabetez ordaindutako 210 euroak ere deskontatuko dira.
– 12 hilabetez alokatu ondoren, diatonikoa erosi nahi bada: momentuan ordaintzeagatik ez da deskonturik egingo baina 12 hilabetez ordaindutako 420 euroak deskontatuko dira.
– 12 hilabete baina denbora gehiagoz diatonikoa alokatu ondoren erosi egin nahi bada: lehendabiziko 12 hilabetez ordainduriko 380 euroak deskontatuko dira. Erosten den modeloaren arabera 12, 13 e.a. hilabete deskonta daitezke. Handik aurrerakoak, ez dira deskontatuko.
Alokairua ordaintzeko modua:
Tirikitrauki arduratuko da hilero ordainagiria pasatzeaz. Horretarako aldez aurretik bezeroarekin harremanetan jarriko da beraien datuak jasotzeko.
Oharra: Esku soinua alokatua dagoen denboran ezbeharren bat jasaten badu (erorita, bustita, e.a.) konponketa, bezeroaren kontu izango da.
Alokairuari buruzko informazio gehiago jakiteko deitu zenbaki honetara 943 372 817.