Gutxiengo alokairua: 3 hilabete
2,3 edo 4 AHOTSETAKO trikitixa (Sib tonalitatean): HILEKO: 39 €
Sib-ean ez dagoen trikitixa alokatu nahi bada, galdetu dendan.
Erosteko aukera alokatu eta gero, adibidea 3 ahotsetakoarekin (beti ere Sib-ean):
- 3 hilabetez alokatu ondoren, trikitixa berria erosi nahi bada: modeloaren arabera, adibide bat: momentuan ordaintzeagatik %15eko deskontua egiten da eta 3 hilabetez ordaindutako 117 euroak ere deskontatuko dira.
- 6 hilabetez alokatu ondoren, trikitixa berria erosi nahi bada: momentuan ordaintzeagatik %8eko deskontua egiten da eta 6 hilabetez ordaindutako 234 euroak ere deskontatuko dira.
- 13 hilabetez alokatu ondoren, trikitixa berria erosi nahi bada: momentuan ordaintzeagatik ez da deskonturik egingo baina 13 hilabetez ordaindutako 507 euroak deskontatuko dira.
- 13 hilabete baina denbora gehiagoz trikitixa alokatu ondoren, trikitixa berria erosi nahi bada: lehendabiziko 13 hilabetez ordainduriko 507 euroak deskontatuko dira. Erosten den modeloaren arabera 13, 15, edo 17 hilabete deskonta daitezke. Handik aurrerakoak, ez dira deskontatuko.
Alokairua ordaintzeko modua:
Tirikitrauki arduratuko da hilero ordainagiria pasatzeaz. Horretarako aldez aurretik bezeroarekin harremanetan jarriko da beraien datuak jasotzeko.
Alokatu ondoren bigarren eskuko trikitixa erosi nahi bada: jarrita duen prezioari lehendabiziko 3 hilabeteetako 117 euroak bakarrik deskontatuko zaizkio.
Oharra: Trikitixak alokatua dagoen denboran ezbeharren bat jasaten badu (erorita, bustita, e.a.) konponketa, bezeroaren kontu izango da.
Alokairuari buruzko informazio gehiago jakiteko deitu zenbaki honetara 943 372 817.